Lagun maiteok:
Hasteko, Derioko alkatea eta Derioko Udal Kiroldegiko presidentea naizenez, eskerrak eman nahi dizkizuet Udaleko kirol zerbitzuan jarritako konfiantzagatik eta lankidetzan aritzeagatik.
Izan ere, Udal kudeaketako organoetatik kirol zerbitzuak eta jarduerak bultzatzeko hainbat ekimen egiten ari dira, Derioko biztanleen artean aisiako kirola sustatzeko.

Urte hauetan proiektu ugari egin da: udal kiroldegia, estalitako frontoiak, tribuna eta futbol-zelaia konpondu, etab. Ekimen horiek izan dira hainbat legealditan udalerri honetako kirol zerbitzuen sarea osatu dutenak. Ahalegin hauek herritar guztiekin partekatu ditugu eta gaur egun Deriok instalazio modernoak eta egokiak ditu, kirol mota ugari egiteko eta aisiarako.
Legealdi honetan eta datozen urteetan Derioko Udalak eta bertako ordezkariek helburu hauek dituzte, besteak beste: batetik, kirol instalazioak eta programak zabaldu eta osatu eta, bestetik, udalerriko talde eta elkarteetan kirola bultzatu eta kirola egiten lagundu.
Amaitzeko, instalazio bikain hauetaz goza dezazuela opa dizuet, eta gogoan izan ordezkatzen dudan Udalak behar diren ahalegin guztiak egingo dituela, Derioko herritarrentzako kirol-zerbitzu egokiak lortzeko eta mantentzeko.
Lander Aiarza Zallo
Alkatea - Presidentea